SYSTÈME CASTAFIORE

“ Anthologie du Cauchemar ”

Informations pratiques

Irudien magia, denbora funtsenetako musikak, dantza pisugabetasunean: nahiz eta amesgaiztoez beterik, Marcia Barcellos eta Karl Biscuiten gauak gure egunak baino ederragoak dira. Errealaren mugan, ametserako gomita dugu hau. 

Xarmaduretan adituak dira Marcia Barcellos eta Karl Biscuit eta haien ametsak eta hauen interpretazioa galdekatzen dituzte. Gaia ez da hemen, hala ere, freudismo ariketa arrunta eskaintzea: Système Castafioreko bikote magikoak ilusioaren mundu miresgarrian iratzarririk murgiltzea proposatzen du. Gaston Bachelard filosofoaren L’Eau et les Rêves tratatuan oinarriturik, bi konplizeek « irudimen indarraren sustraian berean gordetzen diren irudiak » bilatzen dituzte bi konplizeek. Garratza, irringarria, poetikoa, zinema eta antzerkiko tekniken bidegurutzean, haien sainete antologia hedatzen da musika, argiak eta bideoak uztartzen dituen dispositibo batean, ametsa eta errealitatearen arteko mugak adimentsuki nahasiz. Ametsak izpirituaren itzulinguru bat, mundua eta gure izate absurdoaren aurreko ezin atxikizko kontsolamendu beharraren adierazpena besterik ez direla oroitarazteko bezala.

(Français)