Sine Qua Non Art

“ Donne-moi quelque chose qui ne meurt pas  ”

Info praktikoak

Herri ohiduretako talde dantzetan oinarriturik (ingurutxo eta dantza sokak) eta militar martxak edo alarde erritualekin hautsi nahian, Sine Qua Non Art dantza kolektiboak, koreografiak beti molde berdinean idazteko moldea galdekatzen du. Munduaren gainean planeatzen duten Damoklesen ezpata multzo baten gisara zintzilikatutako ganita zeru baten azpian, eta zilarrezko zoru baten gainean bost gorputz inarrosten dira, elkarri amodioa erakutsi eta elkarrengandik ihes egiten dute, batzuek besteak bilatu eta elkar amontzen dute. Graziak bateratzen dituen bost fisiko. Itzalean, airatzen zaizkion bateria bateko txindatak, gitarra elektriko bat eta bi musikari, ikuskizunaren musika ingurumena zuzenean moldatzeko. Orduan dantza hasten da, oihuen artean jostatuz ganga mehatxugarriaren azpian. Donne-moi quelque chose qui ne meurt pas (Hilko ez den zerbait emaidazu) antzezlanak, zintzilikatze bat, dantzan dabilen gorputz baten bozkalentziari irekia zaion leiho baten gisara molde pizgarri eta distirakorrez kontatzen digu.