Pockemon Crew

“ #Hashtag 2.0 ”

Info praktikoak

Karrikatik Lyoneko Opera nazionalean nazio arteko tauladetara, antzoki eta battles-en zirkuitu bikoitza du Pockemon Crew-ek dohain handiko hip hoplari  legenda landu. Malgukien gainean muntatu sei dantzariekin, #Hashtagen dinamita-dantzak belaunaldi hiper konektatua eta besteari irekitzeko ordez gure pantailetan errotzen gaituzten jarrerak umorearekin ziztatzen ditu, gure inguruari behatzeko ordez begiak pantailei atxikirik kurritzen garelarik. Riyad Fghani denborako gauzak, ohigabeko emozio esparru bat irekitzen duen mundu berria eta hamar Pockemonen dinamitari egokia den  dantzaren bitartez erakustera atrebitzen da.  Erran daiteke telefonoen orroa entzuteko parada ukanen dugula!