NACH VAN VAN DANCE COMPANY
Cellule
Informations pratiques
- Igandea 13/09
- (Français) 19h et 21h
- Colisée
- (Français) 12 à 18€ (hors frais)
- Réserver ❯
Karrika eta battle lehiaketek formaturik, haren bizitzeko errabia karniboroa, mozkortzeraino dantzatzera bultzatzen duen gudari karra adierazteko moldea den krumparen bortizkeri ahanzgarrian eta adierazkortasunean atzematen du Nach-ek. Erreferentziak dantzatik kanpo bilatzera eramaten du haren jakin-minak: argazkilaritzan, literatura eta zinemagintza esperimentalean. Emazte batek haren feminitate eta egiazkotasun nahikeriarekin dantzatu autopotreta da Cellule. Desioa, gehikeria, sufrimendua, beldurra, gozamenaren energia ankerrak arakatzen ditu honetan koreografoak. Baliabideak hip-hop, Afrika eta Asiako dantza tradizional eta duende, flamenco dantzariak gainditzen dituen indar misteriotsutik hartuz. Haren hizkuntza propioa eraikitzen du Nach-ek. Neurrigabekeria, giharreria indartsuak agertzen dituen tentsio ikusgarriak, bai eta sentsualitate sotil bat, erakargarritasuna jalgiarazten duen hauskortasuna aldizkatzen ditu. Erraietako obra argitsu honek aldarrikatzen du, gordinki, kontzesiorik gabeko dantzari nortasuna.