MARTIN HARRIAGUE

“ Serre ”

Informations pratiques

Hetsialdiaren garaian sortu la serre obrak gizona erakusten digu biziaren ustekabeko aldaketaren aurrean. Mundu bitxi, ilun, hetsi batean, dantzaria hor da, giltzaturik, bakarrik, galdurik. Ez du gehiago mundua kurritzen, ez da gehiago denboraren gibeletik ibiltzen; harritzen da bere buruarekin egoteaz, beste askatasun horretaz ohartzen da; oreka berri bati darraikio, arakatu gabeko bideak xerkatzen ditu esparru ttipitu baina misteriotsu horretan, denbora zintzilikatu eta zalantzazko horretan. Bakartasuna abentura bilakarazten du Martin Harriaguek, nahasmendu iturria baina baita kalipu eta inspirazio iturri ere.