MARIE-AGNÈS GILLOT, ANDRÉS MARÍN, CHRISTIAN RIZZO

“ Magma ”

Informations pratiques

Gailurreko elkartzea da. Izar klasikoa, eta Andrés Marín, flamenca izarra bildu dira haien baitan duten sua askatzeko. Haiengandik hurbildu da Christian Rizzo « izar-laino aktibo bat bezala » haien artetik sartzeko.  Hura, Marie-Agnès Gillot, bere belaunaldiko izar sailkaezinena da. Haren marra hieratikoek eta haren presentziak markatu dituzte Parisko Operako Baletaren errepertorioa. Andrés Marín, flamenco garaikidearen izen ospetsuenetakoa da, dantzari bikaina, ideia harrigarriez beterik, dena erran eta dena egiten ahal duen flamenco berritzailea, aztal kolpe idorrenetik rock Opera eroenera. Aboslututasun nahiekeri berdinak eta haien baitan daramatzaten itzal zati horrek bateraturik, elkarren artean bilatzen dute dantzaren ikusezina, eta honekin batera agertzen diren izpirituak. Dantza pindartsua hedatuz, kranpoiak, basketak, puntak edo zinezko flamenco zapatak soinean, zuzeneko musika lagun, flamenco anker eta dotorea askatzen dute. 

(Français)