CCN MALANDAIN BALLET BIARRITZ
Mozart à 2 & Beethoven 6
Informations pratiques
- Astelena 14/09, Larunbata 12/09
- 21h
- Gare du Midi
- 12 à 40€ (hors frais)
- Réserver ❯
Mozart à 2 berriz hartuz eta La Pastorale baletatik hartu Beethoven 6 sorkuntzarekin, Gizona eta Dantza Malandain Ballet Biarritzen bihotz eta gorputzean dira. Thierry Malandain Temps Présent bere konpainiarentzat, Biarritzen plantatu aitzin 1997an sortu Mozart à 2 obrak, gaur egun Leipzig Ballet eta Wiener Staatsballetten errepertorioan agertzen denak, Mozarten pianorako kontzertuetako amodiozko gertaeren berri ematen du. Sei bikote elkarren ondotik, dantzan ari den gorputzari, haren sentsualitatea eta humanitateari lehentsauna emanez. Kari horretara, bietako urrtas batek aberastuko du Mozart à 2. 2019an, konpositzailearen sortzearen 250. urtebetetzearen karietara sortu Beethoven 6-ri dagokionez, naturalki Ludwig van Beethovenen 6. sinfonia da aipagai. Honetan konposatzaileak izadiari zion amodio sutsua du aipatzen Thierry Malandainek eta 22 dantzariek ezin ederkiago balioan ezartzen duten edertasunaren bilaketa proposatzen du. Haren humanitate handi eta sakonarekin, Thierry Malandainen zentzu eta estetika bilaketa, lurtar, bizkor eta soilak gidaturik, haren aberastasuna dantzaren erroetatik eta arte horren ikuspegi erne batean hartzen duena.
MBB - La Pastorale BA HD from MALANDAIN BALLET BIARRITZ on Vimeo.