Lasala

“ N O W ”

Info praktikoak

Judith Argomaniz  arrabotsik egin gabe agertu da dantzaren munduan erhi puntetaraino menderatzen duen jestu  miresgarriz jantzi karrikako duo bat oparituz. Denek berantesten dugu beraz gela batean eskainiko diguna. Euskal koreografoak denbora hartu du, bizi esperantza luzeena duen amerikar arrano beltzaren gisara. Horretarako baldintza bakar bat bete behar du, bizitzaren erdian pausatzea hegal berriek aireratzera eraman aitzin. Now-ek garai hura digu gogorarazten, dantzariek erritu baten gisara marrazten duten tarte honekin. Xumeki, grrove eta inkantazioa uztartuz, ageriko heldutasunaren edertasuna zaigu azaltzen. Zinez balio zuen igurikatzea.