COMPAGNIE LA PARENTHÈSE

“ L'Ambition d'être tendre ”

Informations pratiques

Dantzari formakuntzarekin, antzerkian, kantuan, musikan ariturik, Christophe Garciak, Rudra Béjart-en ikasi ondoren, Béjart Ballet Lausannen sartzen da koreografian aritu aitzin. Haren obra andana bat sarituak dira hainbat koreografia lehiaketetan, Baleta ospetsu anitzeko gomitatua izateko ondorioz. Musika eta dantza uztartzen dituen L’Ambition d’être tendre obra Christophe Garcia eta Benjamin Melia musikaria eta, aski fite ondotik, Guillaume Rigaud musikari musikagilearekin elkartzetik atera da. Doinu elektronikoek luzatu kornamusa, txirula eta galubetak lagun, mediterranear erritoetan sustraitzen da la pièce, dantza arkaikoen irudimena aipatzeko, trantzea eta gozamenaren artean. Pieza organiko bat, hatsa eta mugimenduaren inguruan ardaztua, hordigarria errito zapartagarri baten gisara.