Compañia de Danza de Bogota (Kolonbia)

“ Natura Hominis ”

Info praktikoak

Dantza garaikidea bizkorra eta nasaia da Kolonbiako lurretan. Gorpuztu behar zen. Teatro Jorge Eliecer Gaitanen gibelaldean da bizkortasun hau argitara ekartzeko egitasmo ederra 2014an hozitu, Bogotako konpainia gazteari sorrera emanez. Urte guziz dantzari gazte talde bati haien sorkuntzak eskaintzera gomitatuak dira koreografo, eszenografo, plastizianoen antzezlanak. Konpainiak Atlantikoa lehen aldikotz zeharkatuko du heldu den irailean, ezjakintasunari buruzko ikuskizunarekin. Jendeak bapatean itsu bilakatzen ikusten dituen José Saramago portugaldarraren « l’Aveuglement » (« Itsutasuna» ) eleberritik atera obran dituzte Sarah Storer eta Vivian Núñez Medina koreografoek haien metafora dantzatuak elikatu. Gorputzek eta mugimenduek marraztu ikusezinaren poesia, bestearen ezagutzera joateko dei pozgarria, Frantzia eta Kolonbiaren arteko adiskidantza urte honen karietara suharki aurkezturik