COMPAGNIE MASSALA

“ Oüm ”

Informations pratiques

Etiketei uko eginez, Fouad Boussouf dantzari eta koreografoaren hip-hop dantza solasaldi batean sartzen da dantza garaikidearekin bezala Ipar Afrikako dantza tradizionalekin edo zirko berriarekin.  Transe  2013an eta Näss (Jendeak) 2018an sortu ondotik, opus berri honek bukarea ematen dio Maghreb eta arabiar munduari eskaini oroitzapenei buruzko trilogiari. Oum Kalthoum, Ismahan, Leila Mourad, Fairouz divak argira ekartzen ditu Oüm-ek, haien bozak txandakatzen zirelarik uhinetan, arabiar emazteen kantuaren ikurrak bezala, haien bozek bere haurtzaroa goxatuz. Omar Khayyam, 11. mendeko persiar olerkariaren lauko handiei erantzuten diete, gaur egungo zinezko oden gisara, plazera, gozamena, beroaldi eta amodiotik hartuz haien indarra. Dantzak, musikak, amodio kantuek eta olerkiak arabiar hiri-nagusi handien kultur ingurumenelo parte ziren garai bat berpiztu eta berriz jalgiarazten dituen interpreteen hatsa eta harnasketak erritmatu elkartasun une hau eskaintzen dute musikari eta antzezleek agertokian.

(Français)