COLLECTIF (LA)HORDE (BALLET NATIONAL DE MARSEILLE)

“ TO DA BONE ”

Informations pratiques

(LA)HORDE, arrakasta oso lasterra ukan duen kolektibo gaztea, duela guti Marseillako Balet Nazionaleko zuzendaritzarako izendatua, sarean atzematen dituen mundu osotik etengabe etorri irudi eta informazioez elikatzen da. To da Bone-rekin, post internet artista hauek Youtubetik jalgiarazten dute ordu arte networkean besterik ikusten ahal ez zen dantza estilo bat. Agertokian hamaika dira Ukrania, Hungaria, Belgika, Herbehere, Quebec-etik etorriak. Haien burua jumpstyle, jariakortasun eta zorrotasunez beteriko dantza bizia praktikatzen filmatu eta bideoak postatzen dituzte. Musika elektroniko mota batetik dator dantza hau (hardcore tekno mundua). « Zinezko bizira » eszenatokira berriz ekarri ganberako dantza, erritmo handiz eta saltoz salto burutua, estilo desberdinez etta bizkortasun gordinaz osatua. Publikoa kutsatuz sekulako pindarra agertzen duten dantzari hauen jauzi harrigarriek gazteria berezi baten jazarpen intimoa bezala azalerazteko. Maitaldiaren hogoita hamargarren ale honen irekitzeari hain untsa egokitzen zaion suhartasuna.

(Français)

TO DA BONE Teaser from (LA)HORDE on Vimeo.