Groupe Émile Dubois / Cie Jean-Claude Gallotta

“ My Rock ”

Info praktikoak

Mende erdi bat ez da aski izan dantza garaikidea eta rockak gurutzatu edo elkarri eragina ekartzeko. Bakoitzak bere bidea, bakoitzak bere nahasketak, bata Memphis aldetik, bestea New-yorketik. Jean-Claude Gallotta, bataz eta besteaz elikatu da, haren bidea handitzen, amesten, dantzatzen, jendea ezagutzen, bizitzen hasten da Who eta Rolling Stonesek arraksata ezagutzen dutelarik, Bob Dylan protest-songean ari delarik, Nick Drakek folk melankolikoa hedatzen duelarik eta Iggy Pop and the Stoogesek muga guziak zabaltzen dituztelarik. Koreografoak denbora hedatzen du eta talka rockeografiko bat ematen digu musikako hamahiru obra enblematiko dantza baleta poetikoak bilakaraziz, errabia askatzaile bat hedatuz. Rockaren jestuak eta dantza garaikidea aurrez aurre emanez, sukar berdinarekin, oldar berdinarekin, pelbisa aitzina, hurbiltze fisiko, sexual batean. Rock gordina eta arte askearen ziplizteko irudikapen hauek eskaintzeko. Let’s rock !