CCN2 Grenoble / Rachid Ouramdane

“ Tenir le Temps ”

Info praktikoak

Denbora atxiki… Zer titulu ederra koreografia bat izendatzeko! Honek erritmoa atxiki, helburua edo lerroa atxiki adieraz dezake edota, sinpleki « elkarrekin atxiki ». Koreografo ez lasaia, beti pil-pilean, Rachid Ouramdanek geldi-geldia gure munduaren aldaketak harrapatzen ditu. Izaera desberdineko hamasei dantzariren artean eta muturreko perkusio gisa aurreikusi piano partiturarekin, jazz, rap edo bossa nova azentuek zeharkaturik, dantza prezipitatu bat du proposatzen, gure gizartearen estekarik gabeko lasterkaldi baten oihartzuna bezala. Portu zaharreko hondartzan, aire librean bere bizi kemenaz Maitaldi ale honen tempoa ematen duen ikuskizun barnakorra.