BALLET NATIONAL DE MARSEILLE

“ LE CORPS DU BALLET NATIONAL DE MARSEILLE ”

Info praktikoak

Ballet national de marseille© Alwin Poiana5

Emio Grecco eta Pieter Scholten, Marseillako Balleta Nazionaleko zuzendari berriek manifestu kutsua duen antzerki handia eskaintzen diote honi. Garaia hunkitzen lortzen dute ere, bai eta arte koreografikoko funtsezko galdera batzuk pausatzen, Portu Zaharreko kaietatik askoz haratago doazen oihartzunekin. Nola egin balleta klasiko bat jostaleku bat edo gehiago gudu zelai bilaka dadin. Hamazazpi dantzari buru belarri sartu dira Balleta baten ahalmenen defendatzeko eta irudikatzeko, zorabiatzera garamatzaten lerro, figura, motibo, erretaula ugarirekin. Punta-erdi eta beso eskaintzak. Boz bakar eta ausartzia zatiak. Hemen, ausartzia oihuari lotzen zaio, “pas-de-deux” famatuenak aldatzen dira leinu bat bezala bat egiten duen talde bati aurre eginez. Iragana eta oraina hurbiletik elkarri torratzen eta kaskatzen dira musika pindartsu eta indartsu bati jarraikiz. Marseillako Balleta Nazionaleko Dantzari Taldea bertako zuzendarien begiradaren pean konpainiaz egina den potreta liluragarria eta kasik politikoa da: dantzari bakoitzaren gorputzaren indarra nabarmentzen duen taldea, multzoaren ahalmena horrela hobeki biderkatzeko.