BALLET DU CAPITOLE

“ À nos Amours ”

Informations pratiques

Kader Belarbi Parisko izar ohiari Capitole Baleteko zuzendaritza eskainiz, haren erroei uko egin gabe dantza garaikidearen adierazpen askeaz jostatzen den interpretazioaren bikaintasunari, esperientziaren aberastasunari eta adimen sortzaileari atea irekitzen zaie. Berak koreografiatu 2 obrez gain, 2 koreografo gomitatu ditu Kader Belarbik, David Dawson ingelesa eta Gayetano Soto espainola, A nos amours deitu programa hau osotzeko. Ganberako musikarako 4 pieza koreografikoetarako sorturik, Capitole Baleteko Izar eta solistek dantzaturik, piano jole batek eta hariko laukote batek lagundurik, galera eta atxikimendu artean dituzten harremanak aitzinatu arau agertzen dituzten pertsonai konstelazio baten loturak ehuntzen ditu programa honek. Bizia burbuilatsu bilakarazteko baitezpadako eta hil ala biziko behar horrekin. 

(Français)