BALLET DE L’OPÉRA NATIONAL DU RHIN

“ La création - Die schopfung ”

Info praktikoak

rhin

Uwe Scholz alemaniarrak hogoita sei urte zituen abentura ero horretan abiatu zelarik: Joseph Haydn-en oratorio handia dantzaren bidez antzeztea. 1985. urtea da eta kasik berehala lortu arrakastari esker Uwe Scholz lehen lerroan kokatzen da Europako dantzaren jokalekuan. Haren estikoak, musikalitate handienak lagundurik, bere aztarna koreografikoa dizdira handiarekin ekartzen du: errotikako murgiltzea musikak duen  lilura eta metamorfosi indarrean barna. Dantza garden eta sentikorra, dantzariak, mundua nola sortu den kontatzeko Jainkoaren akrobatak bilakarazteko. Sekulako oratorio koreografiko honen bitartez, Uwe Scholz-ek lekukotasun izugarri hau utzi digu: dantzari zuzendu deia. Frantzian lehen aldikotz ikuskizun honetaz jabetuz, Rhineko Opera nazionaleko Balletak lekukoa hartzen du. Haren sinesmenen berrestea.